lunes, 21 de mayo de 2007

egunkaria



brasil


Gaurko eguna, lehenengoa izateko oso zaila izan da; hasteko, plataforma honetan kontu bat ireki dugu. googleko plataforman kontu bat irekitzea ez da zaila izan baina oso adi egon behar duzu pausoz-pauso aurrera jarraitzeko.
Googleko orrialdean, nik ez nekien konturik ireki leikeela eta ara!! sorpresa eraman nuen gelakide bakoitzak bere kontua ireki genuenean. hau ere, uste baino xinpleagoa iruditu zait. gainera, erabilgarria ere dela uste dut.
Picassa programa ezaguna da niretzet, etxean baitut baina ez dut gehiegirik erabili.gauza mordoa ditu eta pixkanaka joan behar da ezagutzen.


Gaur, apirilak 24, googletik 6 irudi aukeratu eta bideo bat egin dugu photo storyren bitartez.





Bideoa googlera igo dugu eta gero hortik. googelra igo ondoren, gure plataformako egunkarira igo dugu gure bideo hau. Eguneroko honetan bideoa sartu dugu eta honekin batera gaurko egunaren komentario txiki bat idatzi dugu. Oso erraza izan da bideoa egitea, uste nuena baino errazagoa. Programa berak, dena egiten dizu. hala ere, ezaugarri gutxi dituela iruditu zait, nahiz eta ahotsa eta musika jarri ahal izan.
Beti bezala, arazoak egon dira baina gaurko eguna atzokoa bainon eramangarriagoa iruditu zait, ia zailtasunik gabekoa.


Maiatzak 7 da gaur eta ez dugu gauza gehiegirik egin. klase hasieran, irakasleak egin behar genuenaren azalpena egin digu eta jarraian lanean hasi gara. lan dexente dugu egiteko eta denbora galdu gabe, dugun informazioarekin lana egiten hasi gara word-en.

Maiatzak 8, gaur lanarekin jarraitu dugu, bakoitzak bere eskola aztertzen gero taldekideen lanarekin bateratzeko.

Maiatzak 14:
movie makerren argazkien bidez bideo bat sortu dugu honekin gero gure lana burutzeko. ondoren, taldeko lanarekin jardun dugu.


Maiatzak 15, asteartea, gaur iradokizunekin hasi gara, dena bateratzen eta gure artean, ikastetxeen erlazioa izaten. Power Pointa martxan doa, ikastetxe guztien informazioa elkartu dugu. Movie makerren ere, gure ikastetxeen irudias sartu eta argazkiei mugimendua eta letrak jarri dizkiegu.




Maiatzak 21.


Gaurko eguna eromena izan da niretzat. blog bat nola egiten den irakatsi digu irakasleak, baina oso azkar joan denez bidetik galdu egin naiz. Gaur taldekide bat ez denez etorri bloga egitearena nire esku utzi dute eta galdu xamar egon naiz. hala ere, gauzak hobera jo dute eta bloga egiteko eta bukatzeko pazientzia eta indarrak atera ditut lortuz gainera. falta den lankideari ere bloga ireki diot eotrtzerakoan egina eta azalduta edukitzeko, bere egunkaria sartzeko.
Hau egin ondoren, gure lanarekin jarraitu dugu, power pointa eta movie maker egiten.

Maiatzak 22
lanarekin jarraitu dugu, oraindik ez dugu gure konparaketa bukatu eta orduan ez dugu bloggera igo. dagoeneko saioaren amaerara iritsi gara eta gure lanari amaiera eman diogu. hurrengo saioan bloggera sartzen saiatuko gara.



Maiatzak 28


Eromena izan da gaur!!! gauzak gaizki xamar joan dira, hala ere, orduak aurrera joan diren heinean gauzak hobetzen joan dira. Azkenen gauza mordoa egitea lortu dugu. movie makerra, eskolen arteko konparaketa igo dugu bloggera etab.


bihar azkeneko eguna eta oso gauza gutxi gelditzen zaigu egiteke, ea bihar dena ondo dihoan!!!



Maiatzak 29


Azkeneko eguna da gaur!!! dana bukatu dugu, ipuin multimendiarekin arazotxo bat izan dugu baina azkenan bloggera igo dugu, ez da benetan joan beharko luke bezala joaten baina hor dago eta ikusten da egin dugun lana.


Lana bukatua!!!!!!! movie makerra, ipuin multimedia, eskolen arteko konparaketa eta wordeko lana igo dugu guk egindako bloggera.


Hau bukatu ondoren, irakasgaiako forora igo ditugu taldearen zein bakoitzaren helbideak besteek ere gure lanak ikusteko.


Klaseari amaiera emateko irakasgai eta irakaslearen ebaluaketa orria bete dugu.